Nafarroako Museo, kolekzio, erakusketa-gune eta ondare-ekipamenduen kudeatzaileen elkartea
Asociación de gestores de museos, colecciones y otros centros expositivos y equipamientos patrimoniales de Navarra
Nola jaio zen Ondarezain?
Nafarroako museoen 10/2009 legearen eztabaida saioaren ondotik, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Plangintzarako partehartze prozesuaren barne zena, kultura-kudeaketan esperientzia zabala dugun zenbait ondare-gunetako arduradunek, Erkidego Foraleko erakustoki guztiendako lege inklusibo eta errealista baten alde lan egiteko unea zela hausnartu genuen.
Honek bertze Erkidego Autonomoetan erabiltzen dituzten legeak aztertzera bultzatu gintuen, eta Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuari gaur egungo legea hobetzeko konpromezua eskatzera, erakustoki guztien egoera kontutan hartuta,.
Gaur egun, Nafarroak 7 museo eta 6 bilduma museografiko iraunkor ditu, legez onartuak.
Ekipamendu hauek lurraldetasuna partekatzen dute modu alegalean ari garen 40 erakustoki baino gehiagorekin.
Legearen esparrutik kanpo egoteak, Nafarroako ondare ekipamendu gehienok gure Erkidegoaren kultura-politikatik kanpo bizitzea ekartzen du; nahiz eta gutako batzuk, turismo eta dibulgazioari bideratutako kudeaketan oinarrituz, hartzen dugun bisitari kopuru nabarmenari esker gure zoneldeetako garapena eragiteko gai garen.Gure artean bada titulartasun, kudeaketa eredu eta gai aniztasuna: artea, zientzia eta teknologia, etnografia, gune monografikoak, nekazaritza eta elikadura, aztarnategi arkeologikoak eta bisitatzeko monumentoak.
Historikoki, erakundeen arteko heterogeneotasunak sarean elgar koordinatzea zaildu du. Honi gune bakoitzaren idiosinkrasia gehitzen badiogu, aise ulertzen da orain arte ikuspuntu indibidualizatu eta berezian lanean aritu izana.
Gai guzti hauen hausnarketaren fruituz sortu zen Ondarezain Elkartea.
Nortzu gara?
Elur Ulibarrena, Katrin Setuain eta Ainhoa Aguirre, erakustoki eta ondare guneen kudeaketaren hiru profesional, emankomunean ditugun kezkak partekatzen aritu gara 2016ko azarotik.
Proiektu honek eskatzen duen ardura eta ahaleginaz jabetzen gara, hala eta guztiz ere, etorkizunari begira elkarte honek eskeintzen dizkigun aukerak ikusirik, Ondarezain eratzeko urratsa eman genuen.
Bidai-kaier zoragarri honi hasiera ematen dioten lehen orriak idatzi ditugu, eta proiektuaren lehengo harriak ezarri. Gaur, ibilbide oparo honen etapa berria hasten dugu, eta zinez aberasgarria izanen litzateke zure esperientzia eta sektorearen ikuspegiarekin kontatu ahal izatea.
Zertarako?
Ondarezain Elkartea sortzeko izan genuen lehen helburua, Nafarroako Museoen 10/2009ko Legearen hobekuntza bultzatzea izan zen; lege inklusiboa eta errealista izateko Erkidego Foraleko erakustoki guztiekin.
Elkartearen bidez lortu nahiko genituzkeen bertze helburu batzuk dira hauek:
• Topatzeko Eztabaida-leku bat sortu Museoen Zerbitzu edo bertze erakundeen aintzin, erakustokietako ondare guneen kudeatzaileen beharrak eta kezkak ikusgai egiteko.
• Gune guztien eta beren eskeintza kulturaleen kudeaketan eraginkortasuna eta efizientzia bultzatu.
• Elkartekideen garapen profesionala sustatu elkartrukaketa profesionalen eta formakuntza jarraituaren bidez.
• Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean, programa didaktiko eta eskola-kanpainak diseinatu.
• Turismoari eta ondarearen hedapenari zuzendutako ekimenak bultzatu, interesa duten gaien aurreikerketan oinarrituz.
Lan hau burutzeko oinarrizkoa da entitate publiko eta pribatuen arteko elkarrizketa koordinatuko duen kolektibo bat izatea, erakunde-akordio iraunkor baten babesarekin bere finantziaziorako.
Ondarezain xede hau bere gain hartzeko sortu da.
